XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

laburrean

Lleidan txerriak akatzen hasi dira izurria dagoelako

LLEIDAKO Pla de Urgell eskualdeko bi etxaldetako txerriek izurria dutela egiaztatu du Generalitateko Nekazaritza sailak eta dagoeneko neurriak hartu ditu gaitza probintzia osora zabaldu ez dadin.

Bi etxalde horietako 2.140 txerriak akatu egin dituzte, baina izurria zabaltzen bada, agian 30.000 abere hil beharrean izango dira.

Unio de Pagesos sindikatuaren arabera, txerri guztiak hil beharra izaten bada, hondamendia izango da Lleidako nekazarientzat.

Izurria Holandan eta Alemaniako he-goaldean hasi da.

Lapurrak 11 milioi liberaz jabetu ziren diru garraio kamioneta bat erasoz

GERRAKO armak zeuzkan zazpi lagunez osatutako komando batek 11 milioi libera inguru lapurtu zuen herenegun arratsaldean, Saint-Laurent- du-Var hirian izandako eraso batean.

Posta bulego zenbaiten eta saltegi handi batzuen dirua bilduta zeukan Ardial enpresako furgoneta bat zuten erasotu gaizkileek.

Diru garraioko kamioneta aurretik eta atzetik blokeatu ondoren, erasotzaileek euren armekin mehatxatu zituzten zaindariak eta ibilgailu barruan ziren zakuak hartu.

Hori guztia hainbat lekukoren begi bistan gertatu zen tiro egiterik izan gabe.

Astebeteko epea du Hachuelek 100 milioiko fidantza ordaintzeko

TERESA PALACIOS Banesto auziko epaileak ehun milioi pezetako fidantza ezarri zion atzo Jacques Hachuel finantzari frantziarrari.

Hachuelek datorren ostirala baino lehen ordaindu beharko du fidantza eta tarte horretan ezingo du Espainiatik atera.

Epaileak uste duenez, finantzari fran-tziarrak laguntza eman zion Mario Conde Banestoko presidente ohiari Carburos Me-talicos enpresaren salmentako 1.344 milioi pezeta patrikaratzeko.

Frantziako Polizia zientifikoaren egoitza berriak estrenatu dituzte

FRANTZIAKO Polizia zientifikoaren egoitza berriak estreinatu ziren atzo Lyonetik hurbil kokatua den Ecully herrian.

Bertan dihardute Parisetik orain dela gutxi lan lekuz aldatuak izandako 77 funtzionarik.

Euren eskuko dituzte azterketa zientifikoak egiteko tresneria eta teknika oso berrienak.